Nola idatzi Interneten. Zure web orriaren edukiaren bidez konbentzitzeko gakoak

Deskribapena

Informazioa eskaintzeko idaztea eta saltzeko idaztea ez dira gauza bera. Internet beti oinarritu izan da bere hipertestuen irakurketan. Edukiak funtsezkoak dira, eta are gehiago gure asmoa web orriaren bidez zerbait saltzea bada. Ikastaroaren helburua Interneteko idatzizko komunikazioaren oinarri nagusiak ezagutzea da. Testua protagonista gisa hartuz, interneteko komunikaziora aplika daitezkeen diziplina desberdinen inguruko gaiak besarkatuko ditugu, esaterako, psikologia, marketina, kokapena eta konbentzitzea. Horien guztien arteko harremanaz arituko gara eta gaur egun aplikatzen diren adibide praktiko ugari eskainiko ditugu. Programa Ikastaro honek honetarako lagunduko dizu: • Komunikazioari behar bezala heltzen • Komunikabide digitaletan idazteko oinarrizko printzipioak ulertzen • Informazioa hobeto antolatzen • Hobeto konbentzitzen Nori zuzendua: Beren enpresak Interneten aurkezteaz edo interneteko irudia hobetzeaz arduratzen diren marketin arduradun edo gerenteei. Web orrien diseinatzaile eta programatzaileek eta profil teknikoko beste profesional batzuek ere beren eguneroko lanaren arazo teknologikoekin lotuta ez dauden ideia praktikoak lortuko dituzte.

Url

http://www.euskadinnova.net/enpresa-digitala-eu/agenda/nola-idatzi-interneten-zure-orriaren-edukiaren-bidez-konbentzitzeko-gakoak/3331.aspx

Tokia

E6 Eraikina - Arabako Teknologi Elkartegia - Miñao (Araba)

 
 
 
Copyright © 2010 Factor Ideas Eskubide guztiak erreserbatuta