Revista Plazan » Plazan 31

Editorial

¡Qué veinte años no es nada! diosku Carlos Gardelek bere tango aski ezagunean. Barka diezagula, baina hogei urte, urte askotxo dira. Justo kirolaren balioetan sinisten genuen (eta dugun) lagun taldea elkartzea erabaki genuen urteak. Orduko eta egungo asmoa bera da, kirolaren balioak gizarteratzeko iritzia sortu, eman eta zabaltzea. Hogei urte eta hamaika bilera, egitasmo, ekarpen eta elkarlan. Eta horiekin guztiekin batera poztu gaituzten mila gertaera, denak, gure lanbide eta astia osatzen duen kirolaren eta jarduera fisikoaren ingurukoak. Gure ponente izan zen Juan Carlos Maestro gonbidatuaren hitzak hartuko ditugu: Zoriontsu izan ginen KAIT sortu genuenean eta berriro zoriontsu izan ginen 80 kide izatera iritsi garenok Arantzazun hitzordua egin eta elkar egin genuenean. PLAZANeko ale honek gai bat eta bakarra jorratzen du: Maestro irakaslearen aurkezpena. Bere saioaren muin eta mamia zoriontasuna izan zen. Zorion eta alaitasunean murgildu behar gara gu geu eta gure inguruko kide eta senitartekoak. Gogoeta honekin batera gure taldearen beste hausnarketa bat egiteko parada izan genuen: Inoiz baino biziago gaude, dinamikoak gara, errronkak nahi ditugu, hausnarketan murgildu nahi dugu... Ezinegon hau hartu eta gure eta Euskal Herriko kirol eta jarduera fisikoaren errealitatea hobetzen saiatuko den bizipoz olatu bat sortu behar dugu. Zoriontsu izaten eta berau lau haizetara barreiatzen saiatuko gara.

Artículos

Conferencia para KAIT con motivo de los actos conmemorativos del XX aniversario de su fundación: UN NUEVO HORIZONTE EN LA GESTIÓN DEPORTIVA. Ponente: Juan Carlos Maestro Arcos

 
 
 
Copyright © 2010 Factor Ideas Todos los derechos reservados