logo


Martxoaren 21ean, Eibarko Racano elkartean bildu ginen, 2018ko KAITeko lehenego afari tertuliaz disfrutatzeko, Mikel Hoyos eta Juantxo Landaberea, izan ziren hizlari gonbidatuak. 20 KAITkide elkartu ginen.

Mikel Hoyosek, luze eta zabal azaldu zigun 10/2015 LEGEA, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren legearen araudia lantzen ari dela, eta urtarrilaren ateratako zirriborroan planteatzen dena ikusirik, oso kezkatua dagoela,  kirol instalazioetan izan daitezkeen ondorioengatik. EUDELekin batera hainbat aldaketa proposatu dituzte, araudia arrazionalizatzeko.

Juantxo Landabereak bere partetik , adierazi zuen legeak, jarduerak oinarri  gisa hartu  beharko lituzkeela eta ez instalazioa.

Bere partetik gonbidatu zigun, Kirol legearen errebisioan parte hartzera.