logo


Tokiko sareak sortzea eta horien funtzionamendu egokia jarduera fisikoa sustatzeko

2016ko urriaren 28an – Bergara (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza MUGIMENT izeneko plan estrategikoa ezartzen ari da, jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko plana, sedentarismo hori baita herrialde garatuetan gaixotasun kroniko nagusiak garatzearekin lotutako faktore nagusietako bat. MUGIMENT planaren barruan, udalerriak dira egitasmoa aplikatzeko ardatz nagusia. Proiektua 8 ildo estrategikotan banatuta dago. Horietatik garrantzitsuena MUGISARE izenekoa da, gainerako estrategien ardatz delako, eta tokiko garapena duelako helburu. MUGISARE ildoko ekintzen artean, duela biurte abiarazi ziren “Udalerri aktiboetako jardunaldiak” izenekoak, besteak beste, hainbat diziplinetako langileak harremanetan jartzeko, ezaguerak hedatzeko eta ekimenak garatzeko asmoarekin.

Azken urteotan, EAEko udalerrietan eta eskualdeetan sarean lan egiteko hainbat ekimen abiarazi dira. Proiektu horiek esparru eta mota desberdinetako administrazioek sustatu dituzte. Jardunaldi honen bitartez, aditzera eman nahi da sarean edo kolaborazio bidez lan egiteko era hori.

Praktikan, ordea, era askotako zalantzak sortzen direla ikusi da: komunikazioa/koordinazioa, protagonismoa/egoak, eskuzabaltasun eza,, amore ez ematea eta abar); izan ere, sarean lan egiteak modu berri eta horizontalean jardutea esan nahi du, guztiek helburu bakar baten alde, eta biztanle guztiak dira protagonista, norberak erabakitzen baitu zer arlotan jardun nahi duen, eta zer inplikazio-mailarekin.

Garrantzitsua iruditzen zaigu lan egiteko metodologia hau zabaltzea, eta, hori dela eta, aurten bestelako jardunaldi bat proposatu nahi dugu, EAEn sarean lan egiteari buruzko esperientziak trukatu nahi dituzten langile edo persona guztientzat irekia, bide hori errazteko tresna praktikoak emango dizkigun jardunaldi bat, bide hori aspaldikoa, naturala eta aberasgarria baita, berez.

[argibide gehiago]

 

Creación y buen funcionamiento de redes locales para la promoción de la actividad física

28 de octubre de 2016 – Bergara (Gipuzkoa)

El Gobierno Vasco está implantando MUGIMENT, el plan estratégico de promoción de la actividad física y reducción del sedentarismo. Éste último es uno de los factores que más contribuye al desarrollo de las principales enfermedades crónicas en los países desarrollados. MUGIMENT considera al Municipio como eje central de aplicación del Proyecto. Éste se estructura en 8 líneas estratégicas; de todas ellas, MUGISARE es la principal, con un claro desarrollo local, alrededor de la cual pivotan el resto de las estrategias. Dentro de las acciones de MUGISARE, hace dos años se pusieron en marcha las “Jornadas de Municipios Activos”, que sirven para poner en contacto profesionales de distintas disciplinas, así como para difundir conocimientos, facilitar el desarrollo de iniciativas, etc.

A lo largo de estos últimos años, se han puesto en marcha en la CAV diferentes iniciativas impulsadas desde diversos ámbitos o administraciones para trabajar en red en los municipios o  comarcas/mancomunidades, y a través de la presente jornada se pretende dar a conocer esta forma de trabajo y colaboración local en red.

En la práctica se está viendo que surgen muchos problemas de comunicación/coordinación, de protagonismos/egos, de falta de generosidad,, de no ceder…). El trabajo en red supone una nueva forma de trabajar horizontalmente por un objetivo común, en la que toda la población es protagonista en la medida en que decide en que ámbitos ser activo y con qué grado de implicación. Creemos importante trasmitir la ilusión de esta metodología de trabajo. Por todo ello, este año planteamos una jornada diferente, abierta a todas y todos los profesionales o personas de la CAV que deseen compartir experiencias sobre cómo trabajar en red, una jornada que nos ofrezca herramientas prácticas con las que facilitar este camino, que de por sí es ancestral, natural y enriquecedor.

[más información]